“HERIOTZAREN TAILERRA”, TERCERA SESIÓN
HERIOTZAREN PEDAGOGIA: HERIOTZA ONARTU, BIZITZA OSPATU
Bizitza-heriotzaren pedagogia.
Espiritualtasuna.
Helburua da heriotzak zer irakasten gaituen hobeto bizi ahal izateko.
Galera mota asko ditugu gure bizitzan zehar eta horietatik ikasi behar dugu.
JAIOTZEN GARENETIK… GALERA/DOLUAK BIZI DITUGU.
Adibideak: Erditzea, titia utzi, jostailuak galdu, eskola, heriotza, txupetea kendu...
ZER GALDU DUGU GURE BIZITZAN ZEHAR? Onartzeko prestaketa bat da.
ESKOLAN LANTZEKO BI PEDAGOGIA MOTA DAUDE:
* “Solo es el principio” video:
* “Pensando en los demás” videos:
ZERGATIK LANDU HERIOTZA ESKOLAN?
Humanoagoa egiten gaitu: gure bizitzaren zatia da.
Osasun mentalagatik.
Bizitzarako prestatzen gaitu: intentsitate gehiagorekin bizi.
Denak berdinak heriotzaren minaren aurrean, sentiberagoak.
Tabua gainditzen lagun dezake.
HERIOTZA TABUA AL DA?
Bai, babesteagatik egiten dugu, gure burua eta besteena. Sufrimenduarekin eta emozio negatiboekin lotutako egoera denez, saihesten saiatzen gara.
HERIOTZA ETA HAURTZAROAREN MITOAK
Haurrak ez dira konturatzen.
Ez dute dolurik egiten.
Minetik babestu behar ditugu.
Erritualekin traumatizatu daiteke.
IRAKASLEAREN JARRERA, OZTOPOAK
Emozioak ez kontrolatzea.
Beste irakasleen kritika.
Tabua: baimenik ez.
Familien sinesmenak.
Ez jakitea.
Norberaren doluak.
Egoera pertsonala.
IRAKASLEAREN ESTRATEGIA
Iheskorra: Ezer gertatu izan balitz bezala.
Tradizionala: Topikoak (kultura, erlijioa).
Emozionala: Enpatikoa baina gehiegizkoa.
Didaktikoa: Ikaslearen beharretan oinarrituta.
HERIOTZAREN EZAUGARRIAK
Unibertsala.
Itzulezina: Hiltzen dena ez da bueltatzen.
Gorputza ez dabil: Gorputzeko funtzio bitalak gelditu egiten dira.
Kausalitatea: Kausak daude, zerbaitengatik hiltzen gara.
PERTSONAK JAIOTZEN GARENETIK GURE BURBUNEAN EZAUGARRI HAUEK ULERTZEN DITUGU:
NOLA ADIERAZTEN DITE HAURREK DOLUA?
Bere erritmoa.
Hitzez, jolasa, jarrera...
Konexio / deskonexioa.
Emozio bortitza / emoziorik ez.
Zaurgarriak dira helduen doluarekiko.
Beste heriotzen beldur (insomnioa, antsietatea).
Haserrea / agresibitatea.
Tristura.
Kulpa (pentsamendu magikoa).
Banatzeko antsietatea.
Hildakoarekin bat egiteko desioa.
Somatizazioa (buruko / sabeleko mina, goserik ez, mina).
Ateraldi harrigarriak.
HAURREN DOLUA ESKOLAN
Familiaren ondoren, esparru garrantzitsuena.
Arreta arazoak.
Bakartzea, urduritasuna.
Bat-bateko negarra.
Hiperaktibitatea, haserrea.
Erlazionatzeko arazoak.
Agresibitatea.
ZEIN JARRERA IZANGO DUGU?
Lehenengo enpatia, nahiz eta jokaera arazoak egon ulertu behar dugu zergatik egiten duen. Mugak jarriko dizkiogu baina maitasunez.
NOLA HITZ EGIN HAURREI
Berri txarrak familiak emango ditu.
Sinesmenak: familiarenak; haurrari bere iritzia galdetu; gure iritzia (galdetzen badu).
Familiaren bertsioa errespetatu.
Gezurrik ez (ez dakit).
Haurrak uler dezakeena esango dugu (garapena).
Gertatu aurretik hitz egin (prebentiboaren garrantzia).
Kausa azaldu: oso oso oso gaixo/zaharra… (3 aldiz “oso” esan).
Kulpa kendu: pentsamendu magikoa.
Nork zainduko nau?
Eufemismorik ez (amona HIL egin da, ez esan amona LO dago).
Gorputzeko guntziorik ez.
Hildakoaz hitz egiteko aukera eman, emozioak errespetatu.
Begien mailan, ukitu (onartzen du?).
Isiltasunak errespetatu.
Itzulezintasuna gogorarazi.
Gure emozioak ez ezkutatu (ereduak gara).
Behar dituen galderak egingo dizkigu → bera bideratuko du erritmoa.
Gu adi, haurraren atzetik.
Disponibilitatea adierazi.
ESKOLATIK ZER EGIN DAITEKE?
Ez gaude familiaren gainetik.
Ez da testuinguru terapeutikoa.
Jarraibide bateratua.
Irakasleari sostengua (aholkularia).
Sostengu emozionala.
Errutinak malgutasunarekin.
Tutorea: bere taldearen erreferentea.
Formazioa.
Haurraren itzulera prestatu.
Familiak: koordinazioa, sostengua.
LANKETA PALIATIBOA
Eskolak berria emango du.
Familiarekin harremanetan jarri.
Erritualetara joan.
Ikasgelan zer esango dugun adostu.
Ikasgelan esan,tonua, giroa, gertutasuna, pixkanaka nola dauden galdetu, hitza eman.
Egoera azaltzeko, ipuina, bideoak…
Itzulera prestatu, marrazkiak, poemak… Haurrei hitza eman.
IKASLEARI HARRERA
Harrera beroa baina agobiatu gabe.
Denen artean, marrazkiak eman.
Normaltasuna, errutinak (malgutasunarekin).
Ipuinak: komeni da? Emozioak piztu.
Aurrerago: galdetu ea nahi duen.
Disponibilitatea erakutsi.
Egunero une berezia berarekin.
Jarraipena: Haurra eta familia (eskolarekin koordinatuta).
HAZTEN DOAN HEINEAN BERE DOLUA ERE ALDATUZ JOANGO DA
Comentarios
Publicar un comentario